Helburua natura enmarkatzea baldin bada, gure eremura iristen direnen ikuspuntuak eta begiraden norantzak aztertu beharko dira.
2010/10/22
2010/10/18
2010/10/11
Ideia garatzen...
HARTUTAKO ERABAKIAK:
- Balio paisajistiko handia duen lekua da, beraz natura errespetatuko da interbentzio puntualak eginez.
- Talaimendi mendiak, bi zonalde banantzen ditu eta bien arteko konexioa burutuko da egurrezko pasarela baten bidez.
- Bi zonaldeak independienteki eta modu desberdinean tratatuko dira bakoitzak dituen ezaugarriak kontuan izanda: igerileku aldean “eraikin” izarea duten elementuak kokatuko dira. Hondartza aldean berriz, interbentzio oso txikia.
- Maila eta altuera desberdinak erabiliko dira espazio eta erabilera desberdinak sortezko.
- Proiektuaren kokapena hiriaren amaieran dago eta erremate bezala funtzionatuko du; hiriaren amaiera da, baina aldi berean, ibilbidearen jarraipen bat itsasoraino. Beraz ez du mozketa elementu bezala funtzionatuko.
- Bertan iada lehendik dauden bi eraikinak (jatetxea eta antzinako aldagelak) eraitziko dira, izan ere erabilera berdina duten elementuak eraikiko baitira bertan.
- Erabileraren eta kokapenaren arabera, erabiliko diren materialak: egur lamak, bertako harkaitza, beira, altzairua eta hormigoia.
Programa:
1. aldea: IGERILEKU ALDEA.
- Helduen eta umeen igerilekuak.
- Aldagelak, komunak eta dutxak.
- Saunak, gimnasioa eta spa kanpoaldearekin konektatuta.
- Taberna eta jatetxea terrazekin bat.
- Sorosleak eta herizaindegia.
- Biltegiak eta istalakuntzak.
2. Aldea: HONDARTZA ALDEA.
- Sorosleak eta dutxak.
2010/10/08
Gauzak ez dira uste bezala...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)