2011/02/24

Zuloaga museoaren handipena...

ERABAKIAK

"Zuloagak mendia orubean sartzea nahi zuen." Perimetralki kokatutako hezi fisikoa kenduko da eta topografiaren bidez, muga bat sortuko da, baina bisualki ez du mozketarik suposatuko. Horretaz gain, ekialdean kokaturik dagoen errepide nazionala lurperatu egingo da bateratasun gehiago lortzeko.

Orubeari izaera ematen dion kutxu naturala mantendu nahi da. Horretarako, zuhaitz garrantzitsuenak errespetatu eta eraikinaren zati bihurtuko dira kasu batzuetan. Leku desegokian daudenak berriz, kendu eta proiektuarentzat onurak ekarriko dituen beste leku batean birlandatuko dira.

Parkeak orain arte izan duen izaera pribatua mantenduko du, hau da, museoaren ordutegi barruan jendeari irekia egongo da, baina ordutegitik kanpo, bere ateak itxiko ditu. Honek mantenimenduan eta segurtasunean batez ere, onurak ekarriko ditu.

Orubearen zati den etxebizitzan intimidadea lortu behar da. Bertakoek, ibilbide independente bat izango dute bertara heltzeko.

Aurretik dagoen aparkalekua ezabatu eta leku estrategiko batean kokatu eta naturan integratuko den parking berria sortuko da. Ez da zementuzko azalera bat izango, baizik zuhaitzen artean aparkatzeko lekua izango da.

Tenis zelaia eraitsiko da. Erabilera berriarekin, mantentzeak ez dauka zentzurik.

Eraikin berria naturarekin eta inguruarekin egongo da kontaktuan. Bai zuhaitzak eta bai hondartza, ibilbidean zehar presente egongo dira.

Museo batean alderdi garrantzitsuena ibilbidea da eta kontrolpean izan ahal izateko, sarrera eta irteera bakarra egongo da. Aurretik kotxeentzat zegoen sarrera ezabatu eta oinezkoena mantenduko da soilik.

Fatxadan nabaria den estilo eta itxura nahasketa mantendu egingo da eraikin berriaren eta zaharraren artean elkarrizketa bermatuz. Modu honetara, handipena diseinatzerako orduan askatasun gehiago lortuko da.

2 bolumen nagusituko dira; harrerako eraikina (kontrola, kafetegia, komunak... jasoko dituena) eta erakusketa eraikina (behin betiko eta behin behineko erakusketak izango dituena).

Funtzionaltasunaren arabera, harrera eraikina sarreratik hurbil kokatuko da, jende trantsitu gehien izango duen zonaldean. Frontoi aldean, alde lasaienean, eraikin berria proiektatuko da.

Portiko sistemaren bidez, ibilbide perimetral bat sortzen da eraikinaren inguruan. Hau izango da proiektuaren funtsa: ibilbide perimetralari jarraipena emango dion besoa.

Bolumen berriak, arkitektura eta natura besarkatzen ditu.

Besoa sarreratik hondartzarako ibilbidearen arteko trantsizio elementua izango da.

Barne ibilbidea alde zaharretik hasi eta berrian amaitzen da. Zuloagaren kolekzio partikularra, 3 gelatan banatutako orain arteko eraikinean erakutsiko da. Bere obrak berriz, anpliazio eraikinean egongo dira erakusgai. Elementu garrantzitsuenak bukaeran kokatuko dira, bisitaria ibilbide guztia egitera behartuz.

3 ibilbide, 3 erabilera, nahastuko dira: museokoa, parkekoa eta kanpotik datorren jendearena.